'Ipur gainien, Labanderan'

Ubane Madera 2013ko abuztuaren 13a

Irailaren 8rako proposamen berezia eta ipur-masailendako latz samarra iritsi zaigu Aretxabaletatik: Kurtzebarriko egunean, Ipur gainien Labanderan jaistea proposatzen dute. 25 urte dira Areantzako bizilagunek Kurtzebarrin behera jaisteko modu berezi hori erabiltzen dutela urtean behin, Agorreko Andramaixetan, hain justu. Eta urteurren berezi hori ospatzeko aurtengoa jaitsiera jendetsua izatea gura dute antolatzaileek. Jendea animatzeko bideo bitxia prestatu dute antolatzaileek.

"Kurtzebarri eguna izaten da baita ere, eta mendira igotzen gara auzokook, talde argazkia ateratzen dugu eta ondoren, modu bitxi horretan egiten dugu ibilbidearen zati bat", azaldu dute ekimenaren antolatzaileei.

Ibilbidea honako hauxe: Arientzako iturriko erromaratik irten, Intxaurbe, Aretxu, Arditurri, San Juan iturri eta Zaraiolatik pasatu eta Kurtzebarrira igo. Gero, Zaraiola puntatik Hirupagoetaraino jaisten dira ipurdi gainean labanderan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak