Urteurren borobilak, aurtengo Andramaixetan

Ubane Madera 2013ko abu. 12a, 14:34

Orduak besterik ez dira falta Aretxabaletako Andramaixei hasiera emateko. Bihar, martitzena, 18:00etan dute txupinaziorako hitzordua, Aretxabaletako Gazte Ekimeneko (AGE) kideen eskutik, ohikoa baino egun bat lehenago. Eta beste ekimen berezi bat ere izango da aurten: mozkorra tomatearen igoera, txupinazioaren ostean. Izan ere, urteurren borobila ospatuko du AGEk Andramaixetan: 10. urtea txosna ipiniko dutela. Eta urteurren borobila du, baita ere, txirrindulari probak, 75. du-eta aurten Leintz bailarako txirrindulari probak.

Segidan duzue irakurgai Ana Bolinagak, Aretxabaletako alkateak jaietarako prestatu duen agurra. Estatu osoan ezagun egin zen Aretxabaletako telefono kabina, sexu-indarkeriaren gaitzespena, euskal presoen herriratzea, euskara eta ikurrinaren aldarrikapena eta zaborra ditu, besteak beste hizpide Bolinagak.

"Hasteko, eskerrak emun gura dotsuet jai honeik antolaketan parte hartu dozuen danoi; izen be, jakiñekua da parte-hartzia zenbat eta handixagua izen, orduen eta emaitza hobiak lortzen diela.

Eta oin gure txandia da; guri toketan jaku girua sortzia eta Atxabaltako baztar danak pil-pillian jartia, ITZI PREOKUPAZIÑUAK KABINA BARRUEN, URTEN KALERA ETA GOZAU JAIXETAN!

Eta gure esku dau sexu-inddarkerixarik ez onarketia eta salaketia, JAIXETAN EGUNEZ ETA GABAZ BILDDURRIK BARIK IBILTTEKO.

Eta gure esku dau kanpotik datozenai begirunia erakustia, BAT EGITTIA ”PLUS” BAT DALAKO, PLUSBALIZATU DAIGUN GURE BIZITZA MUSU-TRUK.

Eta denon artien, eskuak alkarri emunaz, EKARRI DAIGUN EUSKAL PRESUAK HERRIRA.

Besarkada haundi bat hamen egon ez arren gure bihotzetan bizirik jarraiketan dozuenoi. Topera ibilli... buruko miñik emun barik!

Post-data:
"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik".

Eta post-data:
Andramaixetan be ganoraz jokatuko dogu, ikurriña balkoira eta zaborra gaikako zakarrontzixetara!

GORA ANDRAMAIXAK!, GORA ATXABALTA!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak