Noja eta Jaka, urte erdikin

Xabier Urtzelai 2013ko abu. 12a, 15:52

Udako kronika hau idazteko konpromisue aittek hartu bazauen be, egun honeittan nagittute dabil oso, eta arrebiek eta amak be ez dauienez ezer jakin gure, neuk kontauko dotzuet oin arteko bakaziñuek. Unax da neure izena, eta sei hillabete dauket.

Bakaziñuek hartzeko urte osoko lanak egon biher dau atzien, edo holako zeozer entzun neuen aurreko baten, kunan ninguela, eta arrebiek eta bixok urte erdikue besterik ez dogu egin, otsaillien jaixo gitzen-eta. Hortan, datorren urterako merituek egitten hasi gara, oindittik.

Kontuek kontu, Noja aldien hasi gittuen bakaziñuek, eta ederto egin gittuen bost egun. Amak esaten dau, beste bi egun gehixau egiñez gero, aittek Kantabria osoko rabak jango zittuela. Bañe ez da izengo horrenbesterako. Furgonetan egon gitzen Nojan, ni hortxe ibiltten naz gustora, ama onduen dauketela egitten dotelako lo.

Neure arrebie be onduen eukitten dot, eta honezkero hasi gara burrukan egitten; neure aldien, sorgin bat da, bañe ez naz asperketan harekin.

Nojan egun batzuk egin ostien Jaka alderako bidie hartu geuen (Aitte purrustada baten ibilli zan trastiekin ostera bueltaka, martxa horretan ez dauela biher gimnasiora juaterik). Han be edarto, oinguen apartamentuen. Neuretako ez dauko grazia iguela, bañe ondo.

Aitten eta aman lagun batzuekin ibili gitzen, eta geuk be egin dittugu lagun barrixek: Xabat eta Haimar nagusixek die, eta guri ez duskue kasu haundirik egitten. Normala. Baiñe Unai, Aratz... Horreik ezagutu dittugu, eta desietan nau bidien datozenak ezaguketako, bañe ondio euren aman tripan daz. Datorren urtien jo eta fuego eurekin (espero dot ordureko katamiauka ondo ibilttie, eta ez egotie egun dana gora begire).

Eta Jakan zer? Ba Candanchu aldera pasietan, herrixen bertan buelta bat emun, Piedrafia de Jaka inguruen mendi buelta bat, lagunekin parrillada on bat... Bañe hasarre nau, ez duskue-eta pistinan ibiltzerik itxi. Ba, holaxe juen die Jakan egunak. Hori bai, ez dazela Nojan moduko rabak.

Hori oin artekue, eta oin baleike Andramaixetatik buelta bat emutie. Neure herriko jaixek lehenengoz!!! Ups! emoziñuaz ointxe zikinddu dot pardela, eta bukaketan juen biherko naz. Junek esaten dau datorren urtien bera animauko dala lerruok idaztera, bañe ez dakitx nik...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak