Hain justu ere, euskarakoa hirugarren hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko azterketa izango da datorren irailaren 9an egingo dutena (09:00etan).
Hementxe klikatuz gero ikus daiteke zeintzuk onartu dituzten azterketa hori egiteko, eta zeintzuk baztertu.
Eginkizunak
Egin beharreko froga guztiak gaindituz gero, lan-poltsa hori osatzen dutenek Arkupeko instalazio guztien mantenua, zaintza eta kontrola egin beharko dute; erabiltzaileei harrera egin eta informatzen lagundu, eta besteak beste, udal kirol instalazioen mantenuaz arduratu, kiroldegia salbu.