Javier Oñederra, 'Narru': "Izugarria izan da, baina gogorrena txakurrak deiadarka entzutea izan zen"

Ubane Madera 2013ko abuztuaren 2a

Horiexek dira Aretxabaletan atzo erre zen txabolaren jabeak esandako berbak. Txabola barruan zeuden txakurren gaineko datu zuzenak ere eman dizkigu: 19 zituen. "Denak akabatu ziren, hiru kenduta", adierazi du pena handiz Narru-k. "Joan den domekan Zanbranan (Araba) Euskadiko txapelketa izan zen, eta txapela irabazi zuen Zapa txakurra ere erre zen atzo", gaineratu du.

"Lehiaketetarako sei txakur zeuden, beste sei oilagorretarako, beste bi handi eta bi gazte, sei txakurkume (bi hiru hilabetekoak eta lau, zortzikoak) eta beste hiru", azken hiru horiek bereak ez zirenak; guztira, 19 txakur zituen Javier Oñederrak, beraz, atzo Aretxabaletan erre zen txabolan. "Batzuetan, gainera, hezur handiak eta kateak besterik ez dira geratzen, beste guztia erre-erreta dago", gaineratu du pena handiarekin txakurren jabeak.

"Domekan geneukan azkeneko txapelketa Oiartzunen. Joan den domekan, berriz, Zanbranan izan ginen, Euskadiko txapalketan. Han txapela irabazi zuen Zapa txakurra ere erre zen atzo, txapel eta guzti", kontatu du Narruk (argazkian, laukidun alkandorarekin). 

Su eman?

Eta buruan darabilen susmo txarra ere konpartitu du: "Gabiltza pentsatzen su eman ote dioten. Orain hiru urte beheko txabolari su eman zioten gasolina botata, eta… gaixoren batek, edo gaiztoren batek… Dena dela, hori ezin dugu determinatu", adierazi du Oñederrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak