25 urte Kurtzebarritik ipurdi gainean jaisten

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko uzt. 29a, 12:07

Azken 25 urteotan, Areantzako bizilagunek Kurtzebarrin behera jaisteko modu berezia erabiltzen dute urtean behin: "Ipurdi gainean labanderan" egiten dute bidea, hain zuzen ere. Irailaren 8an elkartuko dira aurten eta jaitsiera jendetsua izatea gura dute antolatzaileek.

Agorreko Andramaixetan izaten da ekimena, iraileko lehenengo asteburuan: "Kurtzebarri eguna izaten da baita ere, eta mendira igotzen gara auzokook, talde argazkia ateratzen dugu eta ondoren, modu bitxi horretan egiten dugu ibilbidearen zati bat". Hala azaldu dute ekimenaren antolatzaileek.

Mendi igoera polita

Irteera polita antolatzen dute bizilagunek; hala, Arientzako iturriko erromaratik irtenda, Intxaurbe, Aretxu, Arditurri, San Juan iturri eta Zaraiolatik pasatuta igotzen dira Kurtzebarrira. "Argazkia ateratzen dugu bertan eta ondoren, Zaraiola puntatik Hirupagoetaraino jaisten gara ipurdi gainean labanderan".

Jendea animatu guran

Aurreratu bezala, aurtengoa urtemuga berezia izango da eta Kurtzebarrira igoera eta jaitsiera bultzatu gura dute. Eta oraindik hilabete pasatxo geratu arren, herritar denei egiten diete dei Areantzako bizilagunek euren ohiturekin bat egin dezaten. "Gure inguruak ezagutzeko modu polita da, gainera".

Gura duten guztiek irailaren 8an, domekan, izango dute haiekin bat egiteko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak