Ibarra kiroldegiak ordutegi berezia estreinatuko du gaur, uztailak 26. Hala, abuztuaren 31ra arte, 11:00etatik 20:00ak bitartean irekiko dute eta domeketan, berriz, 09:00etatik 14:00ak arte. Uztailaren 31n ordutegi bera izango du eta abuztuaren 12tik 18ra, aldiz, itxita egongo da –bi egunak barne–.
Bestalde, liburutegiak goizez bakarrik irekiko ditu ateak abuztuan, 10:00etatik 13:00ak arte.