Hiru zenbaki saritu izan ditu Portasolgo jaietako zozketak: 710 –asteburu pasa bat eta 100 euro–; 5.714 –publizitatea ipini duten dendetan gastatzeko 125 euro–; eta 10.351 –bi pertsonarentzako afaria. Hilabete dute irabazleek saria jasotzeko. Bestetik, jai batzordeak eskerrak eman gura izan dizkie bizilagunei, publizitatea ipini dutenei eta auzoagatik lan egin duten guztiei eta ondo pasatzera bertaratutakoei.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.