Dantzak nagusi Aretxabaletako udalekuetako azken festan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko uztailaren 23a

Aretxabaletako udalekuen azken eguna izan da gaur eta arratsaldean Herriko Plazan festa erraldoia egin dute. Parte hartu duten ia 300 neska-mutikoek aurrez prestatutako dantzak egin dituzte oholtza gainean. Ikus-entzule bezala familiakoak, lagunak... Ezustekoren bat ere eraman du ikusleren batek, udalekuetako arduradunek prestatutako jolasetan parte hartzera deitu dituztenean. Giro paregabea, azken festan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak