Azken txanpan sartu dira Portasoleko jaiak. Egubakoitzean hasi zituzten festak bertako bizilagunek eta ederto pasatzeko aukera izan dute, egitarau oparoa eduki prestatu baitute beste behin ere antolatzaileek. Gaurkoan, haurrentzako jolasak eta paella lehiaketa egin dituzte, esaterako. Arratsaldean ere egongo da zer egin; 17:30ean animaliekin jolasak egingo dituzte, eta festari amaiera emateko, omenaldia jasoko dute nagusiek eta baita 2013an jaiotakoek ere.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.