Areto futbolean jokatu gura dutenentzat, entrenamendu librea

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko uztailaren 19a

Uztailaren 23an, datorren martitzenean, areto futbolean jokatu gura dutenek kirol hori probatzeko aukera izango dute Aretxabaletan.

UDAtik aditzera eman dutenez, 18 urtetik gorako mutilen taldea osatzea da euren helburu nagusia, eta, hain zuzen ere, interesa duten aretxabaletar guztiei egin diete dei martitzenean Ibarra kiroldegian egingo den eta 18:45ean hasiko den entrenamendu irekian parte har dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak