Portasolgo bizilagunak jaietan murgilduko dira domekara arte

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko uzt. 19a, 12:16

Txupinazoak eta erraldoi eta buruhandiek emango diete hasiera Portasolgo jaiei gaur, 18:30ean. Domekara bitartean makina bat ekintzatan parte hartzeko aukera egongo da.  Egitarau osoa albistearen barruan.

Musikak bere tokia izango du aurten ere Portasolen. Lisboa taldearen dantzaldia eta ERM eta Estulapo taldeen kontzertua izango dira gaur, 22:30ean hasita. Bihar, berriz, Esencia de Jalisco talde mexikarrak kalejira egingo du, 17:30ean hasita.

Gauean, Aretz taberna kanpoan Hankaz-gora, Ikara, Grito de Espanto, Auzo Ezezaguna, No-Hope, Gorroto eta Material Rechazado taldeek joko dute, 21:00etan hasita.

Askotariko ekitaldiak

Mus, xake eta kriket txapelketak, su artifizialak, gimnasia erritmikoa eta beste jasotzen ditu jaietako egitarauak. Domekan izango da azken txanpa. Animaliekin jokoak  egingo dituzte Ibarran, 17:30ean hasita; segidan, nagusiei eta 2013an jaiotakoei omenaldia eginez amaituko dira aurtengo Portasolgo jaiak.

Jaietako egitaraua

Uztailak 19, egubakoitza

18:30: Txupinazoa. Erraldoiak eta buruhandiak Aretxabaletako txistulariekin.
19:00: Triki poteoa
22:30: Rock kontzertua: El exterminio de la raza del mono eta Estulapo
22:30: Lisboa taldearekin dantzaldia Zaraia aparkalekuan.

Uztailak 20, zapatua

11:00: Diana herriko txistulariekin.
11:30: 105m. lasterketak Loramenditik Ion harategiraino.
11:30.14:30: Copreciko 50. urteurrenaren ate irekiak.
12:00: Haur parkea.
16:00: Mus eta Xake txapelketak Eguzki elkartearen azpian.
16:00: Haur futbito txapelketa Gipuzkoa plazan.
17:30-20:00: Haur Parkea eta Esencia de Jalisco talde mexikarrarekin kalejira.
18:00: Cricket txapelketa Aretz taberna parean.
18:30-20:00 Pintxo potea
21:00: Rock kontzertuak Aretz parean: Hankaz-gora, Ikara, Grito de espanto, Auzo-ezezaguna, Material Rechazado, No-Hope, Gorroto.
22:30: Iñigo Madinabeitiarekin dantzaldia Zaraia aparkalekuan.
00:00: Su artifizialak.

Uztailak 21, domeka

11:30-14:00: Haur parkea.
12:00: Gimnasia erritmikoa.
12:30-14:30: Kalebarreneko txarangarekin poteoa
13:00: Paella lehiaketa kiroletxe aurrean. Sariak: 1.goari 60 euro; 2.ari  40 euro.
17:30: Animaliekin jokoa Ibarra zelaian. Ondoren, omenaldia nagusiei eta 2013an jaiotakoei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak