Duela aste batzuk gaikako zakarrontziak jarri zituzten, beraz zakarrontzi hauek txakur kakak botatzeko direla azpimarratu du Eguiadak, ez bestelakorik botatzeko. Gainera, txakurren jabeek kakak kalean utziz gero, isunei aurre egin beharko diete. Isunak 43 eta 430 euro artekoak izango dira. Akats bera gero eta gehiagotan eginez gero, isuna handiagoa izango da.