El Rouren bizitakoak oinarri Kuku Mikuren topaketetan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko uztailaren 17a

Kuku Miku elkarteak jardunaldia antolatu du gurasoei zuzenduta. Bi egunetan elkartuko dira, uztailaren 18an eta 19an, eta gai bana jorratuko dituzte egun bakoitzean: gurasoen parte hartzea egoera desberdinetan izango da gai nagusi aurrena, eta oinarrizko matematikak izango dituzte hizpide, ondoren.

Bi egunetako jardunaldia; bi saio, bata bazkideentzat eta bestea irekia. Hala, uztailaren 18an Gurasoon parte hartzea egoera desberdinetan gaiaren bueltan egingo dute berba. Bazkideei zuzendutako berbaldia izango da eta Haizea Kobos elkarteko kideak El Roure izeneko eskolan edukitako bizipenak kontatuko ditu.

"Laguntasun kontzeptuaren inguruan duten bizipena konpartitzeaz gain, gure egunerokotasunean sortzen diren egoerak aztertzeko aukera emango digu".

Oinarrizko matematikak

Egubakoitzean, berriz, 2-3 urtetik aurrerako haurrekin oinarrizko matematikak lantzen joateko materiala izango dute hizpide. "Materia desberdina sortu eta erabiltzen dute El Rouren eta bisitan honetan berarekin ekarri ditu hainbat adibide Haizea Kobosek". Bigarren saio hau irekia da eta parte hartu gura izan ezkero Kuku Mikura idatzi.

Bi ekimenak Kuku Mikuk Durana kalean duen egoitzan egingo dira, 17:30ean hasi eta 19:30ak bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak