'Gezurtiak' antzezlana, kale antzerkiko azkena

Mirian Biteri

Uztailean zehar kale antzerki emanaldiak egin dituzte Aretxabaletan. Eguaztenetan izan da, eta gaurkoan, Trapu Zaharrak taldeak 'Gezurtiak' antzezlana eskainiko du, Herriko Plazan, 19:00etan.

Kale antzerkiaren azken emanaldia izango da gaur Aretxabaletan. Trapu Zaharrak antzerki konpainiak Gezurtiak umorezko antzezlana eskainiko du, 19:00etan hasita, Herriko Plazan. Gainerako ikuskizunetan bezala, hau ere debalde izango da.

Birgaitze prozesuan dagoen gizon batek 8 urte igaro ondoren bere auzora bueltatzea erabaki du. Iristerakoan, bizilagunen espero gabeko ukoa aurkitu du; imajina ezinezko egoera paregabean izango dira ikus-entzuleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak