Bihar arte eman daiteke izena zapatuko Villabuenako Euskararen Egunerako

Mirian Biteri 2013ko uzt. 15a, 14:54

Aretxabaletako Loramendi euskara elkarteak Arabar Errioxara irteera antolatu du zapaturako, uztailak 20; hain justu, Xirmendu euskara elkarteak, beste urte batez, antolatutako Villabuenako Euskararen Egunerako. Horretan parte hartzeko interesa dutenek bihar, martitzena, arte dute horretan izena emateko aukera.

Txartelak Loramendik udaletxe zaharrean duen egoitzan daude salgai; haurrenak 15 eurotan eta nagusienak 25 eurotan. Loramenditik jakinarazi dute prezio horren barruan sartuta daudela autobusa eta herri bazkaria.

Goizean ibilaldia

Egun osoko irteera gertatu dute. 09:00etan autobusa irtengo da Aretxabaletatik; ordu eta erdi beranduago, haur eta helduendako mahasti artean dagoen hilerri laikora ibilaldia hasiko da; hain justu, San Andreseko harrien lakuetara joango dira lehenik, eta jarraian, Ibaolaren harrietan hamaiketakoa egingo dute. Besteak beste, dantzak, tailerrak, buruhandiak eta bertako animaliak eta fauna ikusteko aukera izango da han. 

Kalejira eta herri bazkaria

Eguerdi partean, 13:00etan, herrira itzuliko dira Urkabustaitzeko zanpantzar eta Lantziegoko trikitilariez lagunduta, eta kalejira egingo dute tabernetatik. 14:30ean, ostera, herri bazkaria hasiko da. Bazkaldu ostean, igerilekua izango dute etxeko txikienek, eta helduek, berriz, dantzaldia Patxi Perezekin. Azkenik, 20:00etan autobusa irtengo da Aretxabaletara bueltatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak