Murgialdai (Oñati), Otxia (Arrasate) eta Upaingoa (Oñati) upategiek saltokiak ipini zituzten kaleetan eta, aldi berean, Bittor Rodriguez Idiazabal gaztaren batzordeko dastatzaile ofizialarekin gazta gozatu eta baloratzeko tailerra ere egon zen Plazan. Eskaintza gastronomikoa osatzeko Etxezuri, Mendibitzu eta Gomiztegiko gazta ekoizleak ere izan ziren Aretxabaletan Jakionekoekin batera produktua erakusten. Horixe domekako poteorako nahiko aitzakia ez bazen, herriko hamahiru jatetxe eta tabernetan ere pintxo gastronomiko bereziak jateko aukera egon zen, nahi izanez gero, txakolinez bustita.