Kartel lehiaketara lau lan aurkeztu dituzte, eta 56 izan dira esaldiak; horietatik 22k –oinarrietan jaso bezala– jaiak neurri onean igarotzera animatzen zutenak.
Bestalde, pegatinak egiteko beste hiru esaldi hautatu dituzte: Izan leike jai bikaina hartzen butzau tamaina; Andramari jaietako gidari, ni neu nire zaindari; eta Ein ba dantza eta ez balantza!
Esaldi lehiaketa Prebentzio Sailak ipini zuen martxan eta Myriam Beltran de Heredia pozik azaldu da bai lehiaketak izan duen erantzunaz, eta baita esaldien mailarekin ere.