Txondorren historia ezagutzeko irteera Loramendiren eskutik

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko uztailaren 9a

Aretxabaletan garai batetan herriko ikazkinek txondorrak non egin zituzten azalduko duen irteera antolatu du Loramendi elkarteak uztailaren 14rako, domeka. 15,5 kilometro inguruko osteratxoa izango da eta Mendiolatik igo, Ugaztegi aldera jaitsi, Urkulu aldera abiatuko dira.

Elkarteak ekainean egin gura zuen txondorrak ardatz dituen osteratxoa, baina eguraldiaren ondorioz bertan behera geratu zen ekimena.

Hala, herritarrei eta oro har, interesa duten guztiei egin diete dei domekan parte hartu dezaten. Domekan, 09:00etan irtengo dira Herriko Plazatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak