Ainhoa Caberoren bilakaera piktorikoa Arkupen ikusgai

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko uzt. 7a, 19:22

Eguenean zabaldu zuten Ainhoa Cabero margolariaren Inbentarioa erakusketa Arkupen; uztailaren 30era arte daude ikusgai Aretxabaletako artistaren 35 margolanak.

Ez da erakusketa tematiko bat, egilearen lanen gainbegiratua baizik; sei urte zituenean margotutako lanetatik hasi eta orain gutxi margotutako azkenekoak batzen ditu: "Berekoi samarra izan naiz, margolari moduan izan dudan bilakaera ikustea beharrezkoa nuen. Orain badakit piktorikoki nondik natorren, aurrera jarraitzeko bidea argitu dit erakusketak" dio artistak.

Lau ataletan banatuta

Emozioen erretratuak egiten saiatzen dela dio Caberok: "Errealitatea nire ustez ezin dugu sentimenduetatik bereizi; sentimendu horiek azaleratu gura ditut, besteak beste, tokiak edo animaliak margotuta".

Lau ataletan banatu du erakusketa: bere kabuz egindakoak batzen ditu, Lehen trazuak, lehen pintzeladak (1987-1999) atalean; Arte Ederrak ikasketetak egin zituen garaikoak, berriz, Ateak zabaltzen: ariketak eta esperimentazioa (1999-2007) zatian; Bidean bakarrik (2007-2012) da hurrengoa,  eta ikasketak amaitu ondoren, jasotako enkarguzko eta saldutako lanak bildu ditu horretan eta Buruan Bidian (2013) izena duen azkenekoa, egilearen hurrengo proiektuaren aurrerapena da. Animalien erretratu pare bat egin ditu: gertuko dituen katuarena eta txakurrarena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak