Bértikal, UDAko futbol taldeen babesle berria

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko uzt. 4a, 18:56

UDA kirol elkarteak eta Bértikalek hitzarmena sinatu dute asteon. Hala, 2013-2014 eta 2014-2015 denboraldietan futbol taldeek Bértikal marka eramango dute elastikoetan.

Kategoria guztietako taldeak babestuko ditu Bértikalek hala. Akordioa Juan Mari Enekotegik UDAko presidenteak eta Bértikaleko gerente Oscar Encinak sinatu zuten eta bien arteko harremana sendotu nahian, UDAk zenbait ekitaldi antolatuko ditu Bértikalen joko berria ezagutzera emateko denboraldi berrian.

Batzar orokorra bihar

Bestalde, UDAk urteko batzar orokorra egingo du bihar, uztailak 5, Arkupen. 18:00etan hasiko den bileran gai ugari izango dituzte esku artean, tartean, zuzendaritza batzorde berria aurkeztu eta onartuko dute; Adrian Merinok hartuko dio Juan Mari Enekotegiri lekukoa ezusterik ezean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak