Hezur eta haragizko txotxongiloen abenturak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko uztailaren 4a

Txotxongiloak aske izan daitezkeen mundua da Libertia. Hala, atzo Aretxabaletako Herriko Plazan mundu hori aurkeztu zieten ikus-entzuleei Hortz Muga antzerki taldeko kideek. Hezur eta haragizko txotxongiloek abentura ugari bizi izan zituzten ikusle gazte eta ez horren gazteen konplizitatea lortuz.

Uztailean eguaztenero kale antzerki emanaldiak eskainiko dira Herriko Plazan, eta atzokoa aurreneko saioa izan zen. Hurrengo asteetan honako lanak ikusteko aukera egongo da:

Uztailak 10, 20:30ean: Deabru Beltzak: Les tanbours de feu.

Uztailak 17, 19:00etan: Trapu Zaharra: Gezurtiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak