Hiruatxen proiektu berria txalaparta eta afrikar doinuen erritmora

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko uzt. 4a, 11:02

Festa giroan. Hala aurkeztu zuen atzo arratsaldean Hiruatx elkarteak bere azken egitasmoa aretxabaletarren aurrean. Durana kalean elkartuta, jatekoa eta edatekoa egon zen eta  txalapartarien doinuek eta dantza afrikarrek girotu zuten ekitaldia.

Datozen bi urteetan Mozanbiken aurrera eramango duen proiektu berria aurkeztu zuten Hiruatxeko kideek atzo, eguaztena. "Mundukide bertan garatzen ari den proiektuaren barnean kokatzen dugu gure egitasmoa. Balama distrituan burutuko da eta nekazaritzarekin lotutakoa izango da". Hala azaldu zuen Oier Sarasuak.

Udaletxe zaharraren aurrean kokatu eta informazioa banatzeaz gainera, jatekoa eta edatekoa ere egon zen Hiruatxen eskutik. Eta herritarren atentzioa bereganatzeko txalapartariek girotu zuten arratsaldea. Gainera, Afrikako dantza txalapartaren erritmora dantzatu zuen elkarteko lagun batek. Jende ugari bertaratzea lortu zuten.

Bertaratutakoei eskerrak

Bestalde, Hiruatxek eskerrak eman gura izan die atzo beraiekin bat egin zutenei: "Eskerrak eman nahi dizkiegu gerturatu zen gende guztiari. Eskerrak baita ere Belarmeta dendari, Loramendi euskara elkarteari, Basotxoko abesbatzari eta Jaiki dantza taldeari (Maierri bereziki)".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak