Aretxabaletako Hiruatxek Mozambiken abian jarriko duen proiektuaren berri emango du etzi

Mirian Biteri 2013ko uztailaren 1a

Etzi, eguaztena, Hiruatxen proiektu berriaren aurkezpena egingo dute Aretxabaletako udaletxe zaharraren aurrean, 18:00etan.

Oraingoan, Mozambike iparraldean, Niassa-Cabo-Delgado korridorean egingo du lan; hain justu, bertako nekazaritzari bultzada emateko Mundukidek martxan duen programa orokorraren parte da herriko elkarteak aurrera atera gura duena.

Balio erantsi altua duten eta zuzenean komertzializatu daitezkeen barazkien ekoizpenean lagunduko du, hango biztanleen bizi baldintzak hobetuz. Balama distrituko 290 nekazariengan izango du horrek eragina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak