Jolaserako ordua iritsi zaie 280 neska-mutili

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko eka. 30a, 14:08

Herriko kaleak eta inguruak jolastoki bilakatuko dira uztailaren 2tik, martitzenetik aurrera, udalekuetan murgilduko baitira herriko neska-mutilak hilaren 23ra bitartean.

Guztira, 3 eta 12 urte bitarteko 280 aretxabaletarrek hartuko dute parte; txikienak goizez elkartuko dira eta nagusiak, goiz zein arratsaldez. Eta guztiek zer egin izango dute, Gazteria teknikari Maider Etxanizek azaldu bezala: "Egitarau borobila prestatu dugu, beste behin ere".

Irteerak, eskulanak...

Herriko kaleetan aritzeaz gainera, auzoetara-eta egingo dituzte irteerak, esaterako: "Urkulura joango dira, Otala Zelaira, Apotzagara...". Baina, gainera, Galartzako baserri batean gaua igaroko dute udalekuetako zenbait parte hartzailek. Eta oraindik erabaki ez badute ere, hondartzara edo Gamarrako igerilekuetara joango dira.

Bestalde, udalekuetan ingurumena eta kirola uztartzen saiatuko dira, eta, horretarako, patinajea egingo dute, adibidez. Irudimena lantzeko eskulanak egingo dituzte eta sukaldean ere sartuko dira.

Udaero, uztailaren 4an

Bestalde, uztailaren 4tik 23ra Aretxabaletako eta Eskoriatzako gaztelekuetako Udaero ekimena egingo dute. Hala, datorren eguenean Lastur aldera joango dira gaztetxoak; paintball-ean ibiliko dira eta horren ondoren, berriz, hondartzara abiatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak