Uztailean zinema emanaldiak itzuliko dira Zaraiara

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko ekainaren 28a

Apirila ezkero ez da zinema emanaldirik egon Zaraia aretoan. Izan ere, maiatzean eta ekainean antzerkiak eta dantzak izan dute protagonismoa, batez ere, kultura agendan.

Edozelan ere, uztailean berriro ere Aretxabaletan filmak ikusteko aukera egongo da. Sarri izango dira emanaldiak, Kultura teknikari Inma Miguelek aipatu duenez.

Hiru film eskainiko dituzte: batetik, uztailaren 11n (22:00), 12an (22:00), 14an (19:30) eta 15ean (19:30), Scott Fitzgeralden eleberrian oinarritutako El Gran Gatsby emango dute.

Egun horietan, gainera, haurrei zuzendutako Monstruos University animaziozko komedia eskainiko dute Zaraian, 18:00etan eta 17:00etan.

Aretxabaletan emango duten hirugarren pelikula, berriz, After Earth izango da, Will Smith eta haren seme Jaden Smith protagonista diren filma, hain zuzen. Lau egunean emango dute: hilaren 18an (22:00), 19an (22:00), 21ean (19:30) eta 22an (19:30), hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak