Antzina baserrietako atarietan ipintzen zuten iratzea udako solstizioarekin batera, zorte ona erakarri guran. Azken sei urteetan aldiz, Aretxabaleta osora ireki den usadioa.
Gaurkoan ere herriko kaleak iraz estalita esnatu dira, sorgin talderen batek atariz atari banatu izan balu bezala. Zenbait tokitan, gainera, gurutze bereziak ipini dituzte, arantza beltzarekin lotuak: Pausokan, udaletxe zaharrean, Murrukixoren lokalean...
Bestalde, Arkupen ikusgai dago datorren urteko San Juan bezperako suan erreko duten San Juan loreen sorta: garia, oloa, garagarra...