'Mardo' izan dute gogoan Aretxabaletako Elkartuz Herrira ekimenean

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko eka. 22a, 18:58

Joseba Larrinaga Mardo-ri egin dioten omenaldiarekin hasi dute eguna eguerdian, Mitarte plazan. 100 bat lagun ziren elkartzekoak bazkaltzeko. Arratsaldean erromeria izango dute, eta iluntzean, kontzertuak.

Aretxabaletako Herrirak antolatu du Elkartuz Herrira ekimena, eta Joseba Larrinaga Mardo izan dute gogoan. Herrirako kide zen Mardo. Haren gurasoak, anaia-arrebak eta ilobak izan dira omenaldi ekitaldian. Emozionatuta jaso dituzte oroigarri moduan eman dizkieten Herrirako kamiseta eta Etxerat-ako ikurra den kriseilua. Oroigarriak eman aurretik gutun bat irakurri dute, Mardori zuzenduta; eskerrak eman diote presoen alde egindako lanagatik.

Egun osoko egitaraua

"Presoen eskubideak defendatzea da gure helburua, eta helburu horrekin antolatu dugu, beste behin, Urratuz Herrira ekimena", adierazi du Aretxabaletako Herrirako kide den German Arriolak. "Egun hau prestatzen hasiak ginen Mardok istripua izan zuenean, bera ere Herrirako kide da, eta bera omendu izan dugu gaur. Familia etorri da eta emozionatu, hunkitu, egin dira. Bere anaiak esan dit, esaterako, hauxe zela Mardoren tokia, hementxe izango zela, eta horrek emozionatu egin duela", gaineratu du.

13:00etan egin diote omenaldia Mardo-ri, eta horretxek eman dio hasiera gaurko egitarauari. Segidan trikipoteo egin dute Urbaltz inguruko tabernetan. 100 bat lagun ziren elkartzekoak bazkaltzeko, Mitarte plazatxoan, Jokin Labaien eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa bertsolariekin. Arratsaldean, berriz, erromeria izango dute, eta iluntzean, kontzertua Aramaioko Gorroto eta Lekeitioko Mc Onak taldeekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak