Tantaia, sua eta dantzaldia prest udako solstizioa ospatzeko

Ane Miren Etxeberria 2013ko eka. 21a, 13:00

San Juan gaua domekan izango dela eta, hainbat ekintza antolatu ditu Udalak egun magiko honetan herritar guztiek disfruta dezaten.

Hala, 18:00tatik aurrera Leizarra musika eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute. Musika eskolako dantzariei, gurasoiei eta ikuslegoari zuzenduta “plaza dantza” emanaldia eskainiko dute ikasleek.

Ondoren, buruhandiak eta erraldoia kalean korrika eta bueltaka arituko dira herriko txikienen zein handienen atzetik. Kalejira honetan herriko txistularien laguntza izango dute buruhandiek. Iluntzean Ingo al degu taldearekin dantzaldia izango da. Talde andoaindarraren helburua erromeriaren eta euskal musikaren bidez beren entzuleek ondo pasatzea da, beraz giro bikaina izango da. 22:20ean San Juanetako kalejira ospatuko da. Otalora 5etik kalejira aterako da eta plazarantz abiatuko da Leizarra musika eskolako musikariekin batera. Ondoren Loramendi dantza taldeko dantzariek zortzikoa dantzatuko dute plazan. 22:30tan udako solstizioari hasiera eman eta gau magikoa hasiko da San Juan sua piztuz. Santa Agedako neska-mutilek tantaia jasoko dute herriko plazan. Gaua borobiltzeko dantzaldiak beste denboratxo baten iraungo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak