Haur eta nerabeei zuzendutako udal zerbitzuen jaia gaur

Ane Miren Etxeberria 2013ko eka. 21a, 11:00

Haur eta nerabeeei zuzendutako udal zerbitzu guztiek elkarlanean amaiera festa antolatu dute gaur arratsalderako. Ikasturtea amaitu da eta horrekin batera udal zerbitzuok eskaintzen dituzten  eskaintzak.

Maider Etxaniz Udaleko gazteria teknikariak balorazio oso positiboa egin du ikasturte honi dagokionez “jende asko hurbildu da eta oso pozik gaude, guztira 300 bat haur eta nerabe pasa dira zerbitzu desberdinetatik ikasturte honetan”. Uda ostean bueltatuko dira eskolako ikastutearekin batera “gure helburua hezitzailea da, euskara sustatu nahi dugu eta erabilera bultzatu, baita autonomia eta prebentzioa gazteengana helaraztea, hori dela eta gure zerbitzuak herritarrengana ireki eta ezagutzera eman nahi ditugu” adierazi du Etxanizek. Hori horrela, eta lehenego aldiz, jaialdia antolatu dute bazkide zein herritar guztiei irekia izango dena.

Urte amaierako jaia

Lehen aldia da jaia antolatu dutela eta hainbat ekintza antolatu dituzte elkarlanean gazteleku, kale heziketa programa, ludoteka, errefortsu programa eta kuadrillategi zerbitzuek. Hala, 17:00tatik aurrera haurrentzako ginkana erraldoia egongo da. 19:00tatik aurrera aldiz nerabeentzako lehiaketa egongo da eta amaitzeko kontzertua eta berbena izango dira nagusi. Ekintzok plazan izango dira.

Udaero programa

Aurten ere Aretxabaleta eta Eskoriatzako Udalek elkarlanean Udaero programa jarri dute martxan uztailean neska-mutilek zer egin izan dezaten. Halaber, udaleku irekiak izango dira eta 280 haurrek hartuko dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak