Hormatik espero zutena baino distantzia handiagora paratu behar izan dute kanpaleku nagusia, punturik hurbilenak oso irregularrik zirelako edo urik ez zutelako. Hortik hormaren oinarrira bitartean dagoen 1.500 metroko desnibela izango da eragozpen nagusia, lur aldapatsu, zakar eta gorabeheratsu horretatik ekipamendu guztiarekin igaro beharko direlako igoera hastea erabakitzen dutenean. Edozein kasutan, mendigoizaleak gogotsu daude eta gaur bertan egin asmo dute gailurrera ailegatzeko bidearen lehen ikuskapena.