Tarteka bakarrik baina gehienetan publikoaren laguntzarekin askotariko trukuak egin ditu Kidamek agertokian: moztu eta berriz elkartzen diren sokak, benetakoak bihurtzen diren billete faltsuak, ezerezetik irteten diren loreak... Ohikoak diren arren, harrigarriak izaten jarraitzen duten trukuak. Eskertzekoa izan da gainera, magoak trukuak orijinaltasunez aurkezteko egindako ahalegina.