Udako denboraldiarekin batera eskaintza bereziak Ibarran

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko eka. 13a, 14:22

Zapatuan hasi eta irailaren 15era bitartean Ibarra kiroldegian udako denboraldia izango dute. Prezio eta ordutegi berriez gain, ikastaroak eta eguzkia hartzeko aukera egongo da.

Udako denboraldiari hasiera emango diote zapatuan Ibarra kiroldegian. Ordutegiari dagokionez, ohi bezala irekiko dute uztailaren 25era arte; egun horretan –eta baita 31n ere– 09:00etatik 14:00ak joan ahal izango da. Uztailaren 26tik abuztuaren 31ra, ostera, ordutegi berezia izango dute Ibarran: 11:00etatik 20:00ak arte.

Tarifa eta ekintza berriak

Ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean Ibarrako erabiltzaileentzako tarifa bereziak aurkeztu dituzte. Prezio ezberdinak daude, adinaren, abonu motaren zein langabeziaren arabera, esaterako.

Igerilekuak zabalik jarraituko du udan; baina uda denboraldia izanik, Otala-zelai berdeguna ireki dute, "eguzkia hartzeko eta jolasteko toki aproposa."

Hainbat kirol jarduera ere antolatu dituzte: uztailaren 1etik 19ra kirol udalekuak egingo dira, bi taldetan banatuta: 6-9 eta 10-13 urte bitarteko umeek ederto pasatuko dute.

Ikastaro trinko batzuk ere prestatu dituzte. Umeentzat igeriketa ikastaroko bi talde sortu dira; gimnasia abdominal hipopresiboa lantzeko beste bat. Gainera, Ibarratik aditzera eman dutenez, ikasturteko programarekin jarraituko dute, uztailaren 24ra bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak