Debagoieneko Futbol Campuserako izenematea zabalik dago

Xabier Urtzelai 2013ko ekainaren 11

Debagoieneko 3. Futbol Campusa egingo dute uztailaren 1etik 19ra bitartean, eta zapatua da, ekainak 15, izena emateko azken eguna. Aurreko edizioetan moduan Aretxabaletan egingo dute campusa, eta Realak ikuskatuko du. Hori bai, Debagoieneko klub guztietako haurrei zuzenduta dago, 2001 eta eta 2004 urte artean jaiotakoak. 

Guztira hiru txanda egingo dituzte, eta txanda bakoitzean plaza mugatuak izango dira, 60 plaza. Hala, campusak bost eguneko iraupena izango du. Hala, futbol campusa izena badu ere, gaztetxoek jarduera mordoa egingo dituzte, ez dira futbolera mugatuko. Mendi irteerak, igerilekura joango dira, gaubela egingo dute, Zubietara bidaia egingo dute... Futbolean sakontzeaz batera, euskara, ingurugiroarekiko eta taldekideekiko errespetua... Balore mordoa landuko dituzte, eta esperientziadun monitoreekin egoteaz batera, futbol jokalari profesionalen bisita ere izango dute. Izena emateko 649 822 070 telefonora deitu, edo egin klik hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak