Antzezlan musikatuaren bidez munduari itzulia

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko ekainaren 9a

Ordubete eskasean munduari buelta emateko aukera eskaintzen du Gorakada Teatro taldearen Munduari itzulia ikuskizunak. Julio Verne idazlearen obran oinarrituta dagoen lan entretenigarria iritsiko da gaur Zaraiara, 17:00etan.

Musikak garrantzia dauka Gorakadaren antzezlan horretan; izan ere, melodien bidez ikusleek munduan zehar bidaiatzeko aukera izango dute, bai eta abentura ugari bizi izateko ere.

Irudimenarekin bidaiatzen

Zaraiara bertaratzen direnek, ikus-entzuteaz gainera, irudimena baliatu beharko dute gaurko saioan, taula gaineko gauza guztiak ez dira-eta izango diruditenak; maleta batek elefante bat irudika dezake edo barku bat izan daiteke, istorioaren arabera. Txotxongilo eta hezur-haragizko protagonisten abenturetan murgiltzeko aukera polita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak