Txondorrak non egiten ziren jakiteko irteera etzi Aretxabaletan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko eka. 7a, 17:04

Loramendik antolatuta irteera egingo dute domekan. Txondorren ibilbidea eginez, ikazkintzaz gehiago ikastero aukera egongo da.

Txondorren ibilbidea egingo dute domekan Aretxabaletan. Loramendi elkarteko toponimia taldeak antolatu du irteera eta 09:00etan abiatuko dira plazatik. Etziko antolatu duten ibilbideak 15,5 kilometro izango ditu: "Mendiola aldetik jongo gara, Ugaztegi ingurura iritsi, eta handik Urkulu aldera. Txondorrez gehiago ikasiko dugu bidean".

Ikazkintza oinarri

Toponimia taldeko kide Jesus Osinaga asteburuko irteera antolatzen ibili da. "Orain arte lau ibilbide historiko antolatu ditugu, kaleetan, elizateetan... Lanbide zaharrak ardatz hartzea pentsatu genuen gero. Ikazkintza oinarri dugula, ibilbidean zehar Aretxabaletan ikatza non egiten zen ikusteko aukera egongo da".

Laguntza garrantzitsua

Ibilbidea prestatzeko orduan herriko hiru txondorgileren laguntza jaso dute Loramendiko kideek: Fermin Pasamar, Jose Luis Madinabeitia eta Antonio Urkia. "Gerra ostean ikazkintza bolada izan zen, eta zortea daukagu egiteko horretan aritu zirenetako batzuk bizi direlako". Euren zuzeneko testigantzari esker, Aretxabaletaren historiaz gehiago jakiteko aukera baitago, Osinagaren esanetan.

Herriko txondorlekuen kopurua ez da zehatza: "Beharra zegoen tokian egiten ziren txondorrak, eta, gainera, egurra zegoen tokitik ahalik eta gertuen, lana errazteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak