'Todas a la una' antzezlan hunkigarria gaur Aretxabaletan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko eka. 8a, 14:05

Gaur gauean 'Todas a la una 'antzezlana ikusteko aukera egongo da Aretxabaletako Zaraia aretoan Ester Bellver artistaren eskutik, 22:00etan hasita.

Agustin Garcia Calvo antzerkigile ezagunaren testuak oinarri hartzen ditu Todas a la una antzezlanak.
Pertsonaia bakarra, Ester Bellver artista, irtengo da ikusleen aurrera gaur: "Jendeak ongi pasatuko du, baina esango nuke obra honekin ez dudala entretenitzea bilatzen, ikusleak hunkitzea baizik. Eta Garcia Calvoren testuek horretarako bidea ematen dutela iruditzen zait, autorearen hizkuntzaren erabilera bikainari esker".

Agertokiko bakartasunari buruz ere egin du berba Bellverrek: "Bakarrik egoteak ez du esan gura bakarrik sentitzen zarenik. Izan ere, paper ezberdinak interpretatzen dituzu eta horrek laguntzen du, ikus-entzuleekin sekulako komunikazioa egotea lortzen duzu-eta".

Aretxabaleta ezagun

Gaurkoa, baina, ez da madrildarra Aretxabaletan arituko den aurreneko aldia izango. Hain zuzen ere, 2009an bisitatu zuen aurrenekoz Arkupe. Kasu hartan, berak idatzitako, zuzendutako eta antzeztutako protAgonizo izeneko obrarekin bertaratu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak