Emakumeak eta kirola batuta, argazki lehiaketa abiarazi dute Aretxabaletan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko eka. 7a, 10:50

Emakumearen Astea ardatz hartuta, argazki lehiaketa ipini dute martxan, Berdintasun eta Kirol sailetatik antolatu dute eta gaurtik martitzenera bitartean aurkez daitezke argazkiak, Arkupen.

"Berdin du argazkiak koloretan diren edo zuri-beltzean. Derrigorrez jarraitu beharrekoa gaia da; hau da, emakumeak eta kirolak presente egon behar dute aurkezten diren lan guztietan". Gura bezain zabal eta ireki landu dezakete parte hartzaileek gaia.

Sari berezi eta guzti

Lau sari egongo dira, guztira. Argazki onena egiten duenari 150 euro emango dizkiote, 100 euro bigarrenari eta 50 euro hirugarren sarituari.

Hiru horiez gain, antolatzaileek azaldu dutenez, sari berezi bat ere prestatu dute: "Gaur, ekainak 7, Emakume Biraren etapa bat hasi eta amaituko da Aretxabaletan". Hala, bertan ateratako argazkiak aurkez daitezke lehiaketara, eta epaimahaiak guztien artetik onena aukeratuko du. "50 euro emango dizkiote egileari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak