Dantza eta batukada Kurtzebarri eskolako jaian bihar, zapatua

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko eka. 7a, 14:30

Festa giroan elkartuko dira Kurtzebarri eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak bihar, zapatua, ikastetxearen jai handia egiteko. Etxafuego jaurtiketak emango dio hasiera jaiari (11:00), eta arratsaldera bitartean zer egin egongo da.

Askotariko ekintzak antolatu dituzte, eta, berritasunen artean, 50 guraso eta irakasle batukadan irtengo dira kalera. "Entseatuta, lagun horiek prest daude bihar herriko kaleak hartzeko. Gainera, euren arteko harremanak sendotzeko baliagarria izan da ekimena". Hala adierazi dute Kurtzebarri Eskolatik. Birritan arituko dira, 11:15ean Iralabarritik  Gernika plazara eta bertatik Herriko Plazara, 12:15ean. 

Goizean dantzak ere egingo dituzte ikastetxeko lagunek, tartean plazan egingo duten Bihotzez ikasi (12:15) zein Eguzkiari agurra (13:00) ikuskizuna. Luncha egongo da 12:30ean plazan, Gurabarri guraso elkarteak antolatuta.

500 lagun bazkarian

Goizeko ekintzen ostean indarberritzeko, Iturrigorrira joango dira guztiak eta 500 lagun inguruko mahaiaren bueltan bazkaria egingo dute, 14:15ean. Bazkalostean, gaztelu puzgarriez eta karaokeaz gozatuko dute.

 

Egitaraua

11:00etan: Etxaflero jaurtiketaz hasiera emango zaio jaiari eskolako pistan.

11:15ean: Plazatik hankapalo eta  batukadarekin batera kalejiran Iralabarriraino. Bertan, “Zazpi jauzi” dantzatuko dute.

11:45ean: Iralabarritik kalejira  Gernika Plazaraino. “Txu lalai” dantzatuz.

12:15ean: Gernika plazatik hankapalo, batukada, buruhandi eta erraldoiekin batera, Herriko Plazaraino kalejiran. “BIHOTZEZ IKASI” dantzatuko dute.

12:30ean: Gurabarri, guraso elkarteak, prestatutako lunch-a

13:00etan: Eguzkiari agurra ikuskizuna.

14:15ean: Iturrigorri frontoian bazkaria.

15:30ean: Gaztelu puzgarriak eta tailerrak eskolako pistan.

16:00ean: Karaokea.Orijinaltasuna sarituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak