Iñurrategik Paiju Peak bidean oinarrituko du proiektu berria, Karakorumgo mendigunean

Xabier Urtzelai 2013ko eka. 6a, 15:06

Basque Team-eko ordezkari Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak Karakorumen oinarrituko dute proiektu berria, eta gaur eman dituzte egitasmoaren xehetasunak, Bilbon egindako prentsaurrean. Euren filosofiari leial jarraituz, berritasuna, erronka, zailtasuna eta estiloa uztartzeko ahalegina egingo dute Paiju Peak mendiaren hegoaldeko aurpegi esploratu gabean. 

Jomuga gogorra, Karakorumeko mendi puska horrek (6.610 m) 3.000 metrotik gorako desnibel  bertikal-bertikala du-eta –kanpaleku nagusitik gailurrera. Hala, hiru mendizaleek aurreikusi dute 10 egunetik gora beharko dituztela horman, "kapsula estiloa" erabiliz; hau da, horman gora egin ahala kanpalekuak paretan bertan egingo dituzte. 

Behin bakarrik igo dute

"Paiju igotzeak zailtasun handia du, eta logistika aldetik eskalada konplexua izango da," Mikel Zabalzaren hitzetan. Ez da harritzekoa, beraz, mendiak eskalada bakarra izatea: 1976ko uztailaren 21ean Bashir Ahmed eta Nazir Sabir pakistandarrek eta Allen Steck estatubatuarrak osatutakoa.

Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak tentuz aukeratu dute proiektu berria, Paiju Peak mendiaren hego aurpegiak goi-mailako eskalada eta alpinismoa uztartzeko osagai guztiak biltzen dituela jakitun: 1.0000 metrotik gorako harkaitzezko beso bertikalak eta eremu misto (izotza eta harkaitza) tente eta konpromiso handikoak, gailurrerako bidean. Laburbilduz, horma bertikal erraldoi bat mendiaren beheko aldean eta goi-mendiko pasarte oso zailak goialdean.

Ekainaren erdialdean abiatuko dira

Hiru euskal mendizaleek ekainaren erdialdera joko dute Karakorumera eta, ondo bidean, hilaren 23 aldera paratuko dute kanpaleku nagusia Paijuren magalean, 3.300 metrora. Ondoren, beste pare bat aste beharko dituzte altuerara egokitzeko. Eta bete-beteko eskaladari ekingo diote ondoren. Beraien kalkuluen arabera, hegoaldeko aurpegiaren 3.000 metrotik gorako desnibela gainditzeko gutxienez 10 egun egin beharko dituzte horman zintzilik.

Aurreko espedizioetako bideoak

Nuptse, 2012:

Transantartika, 2011:

Broad Peak, 2010:

Hornbein-en elur jauzia, 2009:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak