Ehunzagoak eta pailazoak Kurtzebarriko Haurren Astean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko ekainaren 4a

Kurtzebarri eskola Haurren Astea ari da ospatzen; eguenera bitartean adin ezberdinetako neska-mutilek ikasgelan ikasitako dantzak egingo dituzte. Egunean zehar bi saio izango dituzte; aurrena ikaskideen aurrean eta ondoren gurasoen begiradapean arituko dira. Gaur 3 urteko neska-mutilen txanda izan da.

Atzo hasi zen Haurren Astea Kurtzebarrin; 2 urteko umeek Pingu pinguino, Ran Roberra eta Mugi, mugi ipurdia dantzatu zituzten. Gaurko saioan berriz, Pailazoak, Ehunzangoa eta Muxu Truk.

Bihar aldiz, Din Dan Txena, Alea tita konba eta Gangan style interpretatuko dituzte 4 urteko neska-mutilek. Eguenean, zirko mundiala iritsiko da Kurtzebarrira; hala, 5 urteko aretxabaletar gazteak ekilibrista, mago zein pailazoen paperean sartuko dira.

Asteari amaiera emateko, zapatuan Kurtzebarri eskolako jaia egingo dute Aretxabaletan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak