Aurten berrikuntzekin dator lehiaketa. Udaleko Prebentziorako teknikari Myriam Beltran de Herediak gogorazi du orain arte jaiak ondo pasatzea edo euskara bezalako gaiak jorratu badituzte ere, hemendik aurrera osasunaren aldeko mezuak bultzatu gura dituztela. Honakoa adierazi du: "alkohola eta jaia artean dagoen lotura apurtzea nahi dugu; edan barik adibidez ondo pasa daitekeela".