Batukada saioa egingo dute Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako aurtengo jaialdian

Mirian Biteri 2013ko ekainaren 3a

Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako jaia egingo dute zapatuan, hilak 8. Urteroko ekintzez gain, aurten batukada saioa gertatzen ari dira irakasle eta gurasoak, eta jaialdian dena ondo irten dadin, entseguekin buru-belarri dabiltza irakasle eta gurasoak.

Ekintzak 11:00etan hasiko dira etxafleroekin, eta ordu laurden beranduago, hankapalo eta batukadarekin batera, plazatik Iralabarriraino kalejiran Zazpi jauzi dantzatzen joango dira guztiak; handik Gernika Plazaraino Txu lalai, eta Herriko plazaino Bihotzez ikasi dantzatuz. Ordurako gertu izango dute Gurabarri guraso elkarteak gertatutako hamaiketakoa. Indarrak berreskuratu ostean, 13:00etan, Eguzkiari agurra ikuskizuna hasiko da; eta hori amaitzean, 14:15ean, Iturrigorri pilotalekurantz abiatuko dira guztiak, bazkaltzeko. Amaitzean, 15:15ean, gaztelu puzgarriak eta tailerrak izango dituzte umeek eskolako patioan; eta 16:00etan, karaokea. 

Haurren Astea

Jaialdiaz gain, Haurren Astea ere izango dute eguenera arte. Gaur, bi urteko ikasleek eskolan entseatutako abesti ezagunak dantzatuko dituzte gurasoendako; eta bihar, hiru urteko haurren txanda izango da. Etzi, lau urtekoak izango dira dantza eta kantu emanaldia eskainiko dutenak. Eguenean, bos urtekoen eskutik, zirko mundiala helduko da Kurtzebarrira.

Egunero bi emanaldi egingo dituzte: eskola orduan ikasleendako; eta 18:00etan, gurasoendako. Horrez gain, eskolako sarreran haurrek azken asteotan egindako eskulanak egongo dira ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak