Diruaren gaineko mahai-ingurua Aretxabaletan gaur

Leire Kortabarria 2013ko ekainaren 4a

'El dinero' delako mahai-ingurua koordinatuko du Pedro Etxebarriak Aretxabaletako Basotxo erretiratuen egoitzan gaur, martitzena, 17:30ean. Helburua da parte-hartzaile bakoitzak berba egin ahal izatea, bere ideiak azalduz eta besteenekin kontrastatuz, giro lasaian.

Honako puntuak ukituko dituzte: Zer da dirua? Zeinek egiten du? Zelan lortzen da? Zertarako da eta zertarako izan beharko litzateke? Helburu bat izan daiteke? Zertarako aurreratzen da dirua? Zein da bankuen lana? Eta gobernuena?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak