Trastada taldearen umore gazi-gozoa gaur gauean Zaraian

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko mai. 31a, 18:32

Aretxabaletako Zaraia aretoan 'Un loco de desatar (o Las paradojas del cósmico)' antzezlana ikusteko aukera egongo da gaur, 22:00etan hasita.

Eibarren sukaldatutako antzezlana da gaur gauean Aretxabaletan eskainiko dutena. Sardo Irrisarri aktore eibartarra herrikide duen Rosa Martinez-Alcocerrek zuzendutako obraren pertsonaia nagusiaren, paperean sartzen da. Irrisarrik, eromenaren eta zentzutasunaren artean mugitzen den istorioa kontatuko die Zaraiara bertaratzen diren guztiei.

Umorezko saioa

Trastada Teatro taldearen eskutik iritsiko da umore gazi-gozodun emanaldia Zaraiara. Izan ere, pertsonaia berezi baten abentura eta zoritxarrak biziko dituzte bertaratzen diren ikusleek.

Pertsonaia nagusia, El Cósmico izeneko gizona da; 20 urte daramatza psikiatriko batetan eta egun batetan alta ematen diote. Une gogorrak biziko ditu orduan, izan ere, ezazaguna zaion jendartera irteteak beldurra ematen dion arren, indartsu egiten dio aurre egoera berriari. Drama ukitua izan arren, umorez kontatutako istorioa ikusteko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak