UDAk berdinketarekin bukatu du liga txapelketa. Beti Gazteren kontra 2-2 egin zuen Lesakan. Puntu horrekin eta urtean zehar lortutako emaitzekin, laugarren lekuan bukatu dute denboraldia Alberto Albistegiren mutilek. Urteko azken partiduan ere gogor borrokatu behar izan zuten aretxabaletarrek, eta esfortzuak saria izan zuen binako berdinketarekin. UDAk 67 puntu lortu ditu, eta denboraldi osoan bost lehia bakarrik galdu ditu; 19 partidu irabazi eta 10 berdindu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.