180 dantzari txiki batu dira Aretxabaletako Haurren Egunean

Arritxu Barruso 2013ko mai. 26a, 20:29

Tamainaz txikiak izan arren, arazo barik bete zuten atzo, domeka, Aretxabaletako plaza. Gure ibarreko dantzari txikiez ari gara berbetan. Haurren Eguna ospatu zuten atzo Aretxabaletan eta Arrasate, Oñati, Soraluze eta Aretxabaletako dantza taldeetako neska-mutikoak izan ziren eguneko protagonista handiak. Guztira, 180 dantzari txiki inguru elkartu ziren.

Aretxabaletako Leizarra musika eskolak antolatuta egun osoko festa egin zuten euskal dantzen bueltan. Goizean kalejiran ibili ziren eta bazkaltzeko atsedenaren ostean, arratsaldean, alardea egin zuten herriko plazan.
Atzo Aretxabaletan batutako dantzarien gogoa eta sasoia ikusita, euskal dantzek etorkizuna ziurtatuta daukate gurean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak