Tangoa Aretxabaletako plazan

Jagoba Domingo 2013ko mai. 26a, 20:28

Tangoak jakin-mina piztu zuen atzo arratsaldean Aretxabaletan. Badira hiru urte herrian tango taldea sortu zela, eta atzo ikasitakoa plazaratu zuten aretxabaletarren begiradapean.

Fernando Valsega argentinarrak gidaturiko Exilio New Tango orkestraren doinuekin; tangoa, vals-a edo milonga dantzatzera animatu ziren plazara gerturaturiko hamar bat bikotek. Bartzelonatik etorritako orkestrak lan fina egin zuen plazan, publikoaren txaloak irabaziz.
Aretxabaletako tango taldean zortzi lagun daude, hala ere, zapatuko hitzorduan bikote gehiago egon ziren, besteak beste Gasteizetik etorritakoak. Aretxabaletako Dantza Astearen barruan kokatu zuten ekitaldia eta plazara jende dezente hurbildu zen sentimenduz beteriko eta konplizitatean oinarrituriko dantzekin gozatzera. Gogotsu aritu ziren dantzariak hasierako lotsa alde batera utzi ondoren, eta tango zaleen aurpegiak ikusita, mundu honetatik at zeudela zirudien. Trantze egoera batean sartuta zeudela ematen zuen, begiak itxi eta bikote-kideen arteko konexioarekin bidaiatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak