Asko saldu dute Aretxabaletan Herrirak jarritako postuan

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko mai. 25a, 21:15

Pozik daude antolatzaileak gaur plazan jarri duten bigarren eskuko gauzen postuak izan duen erantzunarekin. Esker hitzak izan dituzte, bai azokarako materiala eman zuten herritarrendako, baita erostera hurbildu direnendako ere.

"Oso pozik gaude", esan dute Aretxabaletako Herriratik. "Goizean arratsaldean baino mugimendu handiagoa izan da, eta asko saldu dugu", gehiu dute. Bigarren eskuko materiala saltzeko postua jarri dute plazan. Herritarrek emandako askotariko gauzak saldu dituzte, prezio oso merkean: arropa, etxeko tresnak, umeendako jolasak, bizikletak... Guztietan arrakastatsuenak, etxeko tresnak, umeendako jolasak eta bizikletak izan direla esan dute.

Materiala eman zein erostera joan diren herritarrei eskerrak eman nahi dizkiete Aretxabaletako Herriratik, eta oso eskertuta daude, baita ere, Kioskoa, Belarmeta, Urbaltz eta Azkenarekin, eman dieten laguntzagatik.

Herriratik gehitu dutenez, udazken aldera beste halako azoka bat egingo dutela aurreratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak