Aurtengo Aretxabaletako Haurren Eguna domeka honetan izango da

Guren Auzmendi Zumalde 2013ko mai. 24a, 15:28

Domekan, hilaren 26an, ospatuko dute aurtengo Aretxabaletako Haurren Eguna; umeek urtean zehar ikasi eta landu dituzten dantzak kalean erakutsiko dituzte. Guztira, 180 dantzari inguru bilduko dira Leizarra dantza-taldeak antolatutako egunean.

Txistularien goizeko kalejirarekin hasiko da aurtengo edizioa. Beste herrietako umeak 10:30ean iritsiko dira eta harrera egingo diete. Ezertan hasi aurretik, denek bildu eta hamarretakoa egingo dute eguna ganoraz hasteko. Horren ostean, gogoz hasiko dira dantzan; herriko kaleetan ibiliko dira gora eta behera goiz partean. Ordu batean plazan banatuko dira dantzariak, bazkaltzera joateko. 16:30ean denak elkartuko dira berriro, eta arratsaldeko dantza-saioarekin bukatuko dute eguna.


Aurten, sei talde

Leizarrako arduradunek esan dutenez, aurtengo Haurren Egunean bost dantza-talde etorriko dira: Aretxabaletako Leizarra, Arrasateko Lore gazteak eta Txikitxu, Oñatiko Oñatz eta Soraluzeko Urrats. Saiatu dira dantzarientzat ez ezik, herritarrentzako ere egun ederra prestatzen. Dei egiten diete aretxabaletarrei kalera irten eta parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak